Hasiera Enpresak Nazioartea Kobrantzak Esportazioko Dokumentu Kreditua

Esportazioko Dokumentu Kreditua

Ordainbide horrek babes handiagoa eskaintzen du merkataritza-arriskuaren aurrean

Ordainbide horrek babes handiagoa eskaintzen du merkataritza-arriskuaren aurrean, tramitazioan bankuen esku-hartzea bermea baita inportatzailearentzat eta zure enpresarentzat.

Honela sailka daitezke:

  • Ezeztaezinak. Bi aldeen baimena behar duzu kreditua aldatu edo deuseztatzeko.
  • Berretsiak. Gure entitateak (Laboral Kutxak) berresten du.
  • Berretsi gabeak. Guk berretsi gabe gestionatu eta aztertzen dira agiriak.
  • Transferigarriak edo transferiezinak. Onuradunak kreditua hirugarren bati transferitu ahal edo behar dion edo ez.

ABANTAILAK

  • Konfiantza ematen dizue zuri eta inportatzaileari. Zuri, bankuaren bermeagatik, eta inportatzaileari, kreditua irekitzean ezarritako baldintzak betetzen badituzu soilik ordaindu behar duelako.
  • Babes juridikoa. Nazioarteko Merkataritza Ganbararen Arau eta Usadio Uniformeen (UCP600) bidez araututa dago, erreferentzia-esparru egonkorra segurua eta unibertsala emateko.
  • Merkataritza-arriskuaren aurrean babesik handiena ematen duen ordainbidea da.

OSAGARRIAK

  • Zure beharren araberako finantzaketa.
  • Kanbio-estaldurak kontratatzeko aukera.

Dokumentu-kredituen zirkuitua

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.