Esportazio-sortak

Sortak ordainketa arrunten eta dokumentu-kredituen arteko ordainbideak dira

Sortak ordainketa arrunten (txekeak edo transferentziak) eta dokumentu-kredituen arteko ordainbideak dira. Normalki esportatzailearen eta zure artean konfiantzazko harremana dago.

Agiriak bidaltzea eta esportazioa kobratzea gestionatzen ditugu, hitzartutako baldintza guztiak betetzeko.

ABANTAILAK

  • Agiriak entregatzeko baldintzak kontrolatzea (ordainketa edo onarpena).
  • Onartutako efektua badago, protesto-aukera eta ez-ordainduen kasuan exekutatzeko aukera.

ARRISKUAK

Efektua onartzen bada ere, kobrantza ez dago bermatuta mugaegunean.

Konpentsazio elektronikoaren bidezko sorta sinpleak
Agiriak fisikoki bidaltzea saihesten du eta, horrela, denbora eta kostu operatiboak aurrezten dira. Finantza-gestioa hobetzen du, kobrantza-data aldez aurretik jakin daitekeelako. Kobrantza guztiak EUROTAN egin behar dira.

HERRIALDEAK ETA KOBRATZEKO SISTEMAK

  • Europar Batasuna (*): SEPA zordunketa zuzenak.
  • Frantzian eragiketa horiek egiteko berariazko sistema dute, LCR deritzona.

(*) Liechtenstein, Andorra, Monako, Islandia eta Norvegia barne hartuta.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.