Kanbioen estaldura

Finkatu edozein dibisa kotizagarriren kanbio-tasa.

Edozein dibisa kotizagarriren kanbio-tasa finka dezakezu, dibisatan egindako kobrantza eta ordainketetan kanbio-tasaren bilakaeraren gaineko ziurgabetasuna saihesteko.

  • Dibisen eperako salerosketa. Dibisaren kanbioa mugaegun jakin baterako finkatzea (bi egun eta urtebete bitartekoa), bai kobratzeko bai ordaintzeko.
    - Esportaziokoak, kobrantzak: LK-k jasotzen dituen dibisak erosiko dizkizu dagozkien euroen truke, hitzartutako kanbio-tasaren arabera.
    - Inportaziokoak, ordainketak: LK-k dibisak salduko dizkizu dagozkien euroen truke, hitzartutako kanbio-tasaren arabera.

Mugaeguna aurreratu ahal duzu eta kanbioa aldatzeko aukera duzu, baina inola ere ezin duzu mugaeguna atzeratu.

ABANTAILAK

Erosleari dibisak erosteko edo saltzeko prezioa finkatzeko aukera ematen du.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.