Nola egiten dugu
Gure etekinak banatuz, zuzenean edo zeharka, beti gizartera itzul daitezen. Banku desberdin bat gara eta horregatik, gure irabaziak modu ezberdinean banatzen ditugu.
Hasteko, gure irabazien % 25 zuzenean gizartera joaten da. Eta funts horiekin proiektu kooperatiboak, enpresarialak, kulturalak, kirolekoak, prestakuntzakoak, ikerketakoak... finantzatzen ditugu.
Beste % 25 kapital moduan banatzen da bazkideen artean.
Eta gainerako % 50a kooperatibaren erreserbetara bideratzen da, bere etorkizuna eta kaudimena ziurtatzeko.
Horrela, MONDRAGONi baliabideak emanez eta babeseko eta sustapeneko ehunka ekintzari esker, gure baliabideak gizarteari bideratzen dizkiogu.