Ordainketa-kontuak lekualdatzeko zerbitzua

Kontu-lekualdaketa zerbitzu bat da, bezero partikularrentzat esklusiboa, banku-erakunde batean irekitako kontu baten zerbitzuak beste erakunde bateko beste kontu batera eramatea ahalbidetzen duena.

Transferentzia-agindu iraunkorrak, aldian behin sartzen diren transferentziak eta helbideratutako zordunketak dira kontu batetik bestera eraman daitezkeen zerbitzuak.

Gainera, eragozpenik ez badago, kontu zaharra ixteko aukera ere ematen du, saldo erabilgarria kontu berrira eraman ondoren, eta inolako kosturik gabe, non eta kontuak 12 hilabetetik beherako antzinatasuna ez duen.

Lekualdaketa-eskaera hasteko, Laboral Kutxan kontu bat irekita eduki behar duzu edo kontu bat ireki behar duzu, eta jarraian lekualdaketa-eskaera sinatu.

Deskargatu inprimakia, bete eta sinatu eskaera, eta entregatu Laboral Kutxaren edozein bulegotan.

Inprimakian honako hauek zehaztu behar dituzu:

  • Jatorrizko kontuaren IBAN.

  • Helburuko kontuaren IBAN.

  • Lekualdatu nahi dituzun zerbitzuen aukera, kontuaren jabe den erakundeak (hornitzaile igorlea) gauzatu ditzakeen aukerak, eta Laboral Kutxak (hornitzaile jasotzailea) gauzatu ditzakeenak.

  • Gauzatzeko edo lekualdatzeko data, gutxienez 13 egun baliodun igaro direnean eskaeraren entrega-dataz geroztik.

  • Titular guztien izen-abizenak, IFZak eta sinadurak.