Aurrezki erregularra

1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du. Arrisku txikiena 1/6 da eta arrisku handiena 6/6.
LABORAL Kutxa Kreditu Entitateen Gordailuak Bermatzeko Funtsera, urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuak aurreikusitakora, atxikita dago. Funts horrek gaur egun bermatzen duen gehieneko zenbatekoa 100.000 €-koa da gordailugile bakoitzeko.
Inbertitutako kapital osoaren edo zati baten diru-itzultzea, erreskatea edo itzulketa aurreratua eginez gero, komisioak edo zigorrak ordaindu beharko dira.

Ezaugarriak

Zeuk erabakiko duzu nola eta zenbat aurreztu hilez hil (30 €-tik 1.000 €-ra).

% 2,15eko UTBa jasoko duzu lehen urteko aurrezkiengatik.

Komisiorik eta gasturik gabe.

Dirua nahi duzunean atera dezakezu*.

Adibidez, hilean 500 € sartzen badituzu zure Aurrezki ERREGULARRA kontuan, 6.000 € metatuko dituzu urtebetean, eta 56,73 €-ko interesak jasoko dituzu


Zatoz zure LABORAL Kutxa bulegora eta hasi interesak eta aurrezteko ohitura onak sortzen!


PUBLIZITATEA

*Urtebeteko epea. Muga-egunean isilbidez berrituko da urtebeteko epealdietarako, berritze-egunean indarrean dagoen tasarekin. Gordailuaren ezerezte aurreratua lehen urtean eskatuz gero, % 2,15eko ITNan (% 2,15eko UTBan) likidatuko da. Adibidea: zure Aurrezki ERREGULARrean hilean 500 € sartzen badituzu eta 6 hilabete igarotakoan ezerezten baduzu, 3.000 € izango dituzu metatuta, eta 15,01 €-ko interesak jasoko dituzu. **Adibideko interesak kalkulatzeko, % 2,15eko ITNko (% 2,15eko UTBko) interes-tasa aplikatu zaio gordailuan metatutako zenbatekoari, eta dagokion atxikipena ezarri zaio (% 19), egungo araudi fiskalaren arabera. Interes gordina: 70,04€; zure aurrezki-gordailuan ordaindu beharreko interesa: 56,73 € urtebeteren buruan. Beharrezkoa da gordailuari lotuta ageriko kontu bat izatea, gordailua formalizatu eta ezereztu ahal izateko. Interes hartzekodunak egunero kalkulatzen dira balorazio-daten arabera, eta gordailu horretan bertan ordainduko dira, urteko epealdiaren azken egunean.